Angel Bidaurrazaga Vandierdonck
Medikuntzan doktorea, EHUko irakasle ohia
Heldu zitzaidan euskal kooperatiba jator baten gogoeta inkestako lehen galdera, hau zen; zein da zure generoa?
Eta erantzun bezala hiru aukera ematen zituen:
a) emakumezkoa b) gizonezkoa c) ez bitarra
Berehala mezu bat igorri nien azken aukera honen errorea dela ta, zeren gizakiak, ugaztun guztiak bezala, bi sexu mota bakar ditugu, arra edo emea, hau da, ernaltze prozesutik aurrera gure zelula ia guztiek (gametoak ezik) XX kromosoma emeen kasuan edo XY arren kasuan ditugu.
Nahiz eta komunikabideetan transexualitatearen gaia sarritan aipatzen den, sexu aldaketa, berez ezinezkoa da zeren nahiz eta gizon batzuk emakume itxura har dezaketen edo alderantziz, beti jarraituko dute arra edo emea izaten gure kromosomak aldaezinak direlako.
Bernedoko udalekuetan gertutakoa beharrezko izan da, gure gizartearen zati bat, transfeminismoaren bidetik dagoen arriskuaz konturatzeko.
Zer nahi dugu? Kutsadurak edo txertoek eragindako kalteez gain, gure nerabeak antzuak izatea beraien “desioz”? Zoratuta al gaude edo?
Zoritxarrez, hori salatu dutenek, mehatxuak eta zentzura jaso dute, pandemian bezala. Berriro totalitarismoa arlo honetan ere.
Beste tabu bat bihurtu da gai hau.
Zenbat gazte antzutu dira transaktibismoagatik? Hamarkada bat daramagu hezkuntza kurrikulumean umeak eta nerabeak nahasten kontzeptu zoro batzuekin: sexua aldakorra dela, batzuk “okerreko” gorputzetan jaioak direla, gure gorputzekin nahi duguna egin dezakegula,…
Biologiaren oinarrizko egiak ukatzen ari dira, sexuz aldatzea ezinezkoa delako zelula bakoitzean dagoelako esan bezala eta gure espezie hau ugaltzeko beste modurik ez dagoelako.
Aipaturiko muga fisiko honetaz gain, dagoeneko badakigu belaunaldi oso batzuk “queer” deritzon ideologiaren oinarrietan “heziak” izan direla, norberekoikerian eta indibidualismoan, oinarri hoiek eurengan bultzatuz, geure gorputzarekin nahi duguna egin dezakegula esanez. Teknologiaren bilakaera mugagabearen bidez, gorputzaz harutzago joango garela, transhumanismoren ildotik.
Oso gutxi izan dira zoritxarrez, horren kontra aritutako feministak, bide horretatik emakumeak galtzaile zirela ikusi zutelako, desagerpenerako bidean.
Gure aurretik, Suedian edo Erresuma batuan, astakeria galantak egin dituzte ume eta nerabeak sexuz aldatzeko “terapiak” erabiliz, hau da, hormonazioa, zirujia (mamoplastia, klitorisaren handitzea, kastrazioa, etab.) edo antzutze teknikak. Ingalaterran, feministek behartu dute Epaitegi Nagusia, gizon bat edo emakume bat zer den esatera, lege aldaketekin ez zegoen argi eta.
Eskozian adibidez, gizon transak emakumeen kartzeletan sartu dituzte legeen babesarekin.
Badirudi guzti honen ostean boteretsuek (eta Bigfarmak, nola ez) jarritako dirua dagoela, gizarte loturekin bukatu eta borroka soziala ahuldu asmoz (Wokismoaren bidez) eta beraien aberastasun mugagabea biderkatuz.
Lehengo erlijioen dogmetatik, gaur egungo pseudozientziara pasatu gara eta komunikabideen kontrol osoa dutenez, gura dutena egiten dute. Zer izango da hurrengoa? Errusiaren aurkako guda mundiala edo beste pandemia bat?
Bitartean, 2030 agendaren paradisua den herri honetan, alderdi politikoek, boteredunen gidoia jarraitzea besterik ez dute, honekin euskal extinziora garamatzaten arren, beste gai baten harira Eneko Goiak aipatu zuen moduan. Amen
Angel Bidaurrazaga Vandierdonck